Apirilaren 1etik aurrera TO07 lineako autobusa Larrauletik igaroko da

Aiurri 2019ko mar. 31a, 12:20

Larraul, Asteasu eta Tolosa herrietan edukiko du geldialdia TO07 lineako autobusak. Zerbitzuaren eskaera egiteko 900 300 340 telefono zenbakira deitu behar du erabiltzaileak.

Tolosa-Asteasu-Larraul noranzkoan

  • Astelehenetik ostiralera (urte osoan, uztailean eta abuztuan izan ezik): 6:40, 20:30 eta 21:40.
  • Larunbatetan, udan (uztaileko eta abuztuko lanegunetan), igandetan eta jaiegunetan: 20:30 eta 21:40.

Larraul-Asteasu-Tolosa noranzkoan

  • Astelehenetik ostiralera (urte osoan, uztailean eta abuztuan izan ezik): 7:15, 21:05 eta 22:15.
  • Larunbatetan, udan (uztaileko eta abuztuko lanegunetan), igandetan eta jaiegunetan: 21:05 eta 22:15.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!