Korrika 2019

Korrika Txikia Larraulen

Ainhoa Gil 2019ko api. 11a, 22:26

Euripean egin dute Korrika Txikia Larraulen. Guraso, irakasle eta ikasleek, eskuz esku eraman dute lekukoa. Eskolatik abiatu eta herrian barrena ibili ondoren, eskolan bertan amaitu dute Korrika Txikia. Seigarren mailako ikasleek idatzitako mezua zeraman lekukoak barruan, eta hura irakurriz amaitu dute ekitaldia.

Erlazionatuak

Korrika Txikia Larraulen

Ainhoa Gil 2019 api 12 Larraul

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!