Kronoiegoera eta monoziklo tailerra egon dira gaurkoan Larraulgo kultur astean

Aiurri 2019ko mai. 10a, 20:45

Kirol astea ari dira ospatzen larrauldarrak eta gaurkoan kronoigoera eta monoziklo tailerra izan dituzte.

Kronoigoeran herriko txikienek hartu dute parte. Guztira 8 gaztetxok hartu dute parte, eta hauxe sailkapena:

  1. Beñat - 43 segundu.
  2. Oinatz - 44 segundu.
  3. Eñaut eta Iraitz - 50 segundu.
  4. Haran - 54 segundu.
  5. Eneko - 60 segundu.
  6. Ekhi - minutu 1 eta segundu 1.
  7. Amets - minutu 1 eta 8 segundu.

Ondoren, monoziklo tailerraz gozatzeko aukera izan dute Ekhi Congil munduko txapeldunaren eskutik. Haurrak nahiz ez hain haurrak, arratsalde ederra igaro dute kirol astean.

Bihar, igandea, futbito eta frontenis txapelketaren finalak izango dira haur eta helduentzat, 18:00etan hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!