2019ko udal hauteskundeak

Alderdi sozialistak 19 boto lortu ditu Larraulen, alkatetza eskuratzeko gutxieneko portzentaia aise menderatuz

Aiurri 2019ko mai. 26a, 20:59

Zuriaren aldeko botoak 95 izan dira (%82,6), eta PSE-EE alderdiaren botoak 19 (%16,5). Baliogabea boto bakarra izan da. Gauzak horrela, alderdi sozialistak eskuratu dezake alkatetza Larraulen. Bitxikeria modura, PSE-EEk Batzar Nagusietarako soilik 2 boto lortu ditu.

Ander Leonen balorazioa: 

"Ez da izan espero genuen emaitza, boto batzuk egongo zirela espero genuen baina ez horrenbeste. Egia da herriko gehiengo zabalak zurian bozkatu badu ere, PSE-EE hautagai bakarra izanik berari egokitzen zaiola udal gobernuan jartzea.

Orain PSE-EEren esku dago dena, pleno bat egingo da eta beraienak izango dira bai zinegotziak eta baita alkatetza ere. 

Aukera bakarra ehuneko bostera ez heltzea zen eta hori soberan pasa dutenez, herriak alkatetza beraien esku uztea erabaki du. Guk onartu besterik ezin dugu egin." 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!