Hasiera batean euria egingo zuela zirudien arren, giro zoragarrian hasi ziren Larraulgo San Esteban jaiak. Udaletxeko balkoitik Maria Teresa Aranak txupinazoan agurra egiteko ardura hartu zuen, agurra bukatu bezain laster suziria jaurti zuten jaiei hasiera emateko. Buruhandiak umeen atzetik korrika hasi ziren, eta Udaleko balkoitik gozokiak eta ur-globoak jaurti zituzten urteroko legez.
Larraulgo frontoiean, berriz, gaztetxoak akanpada prestatzen aritu ziren, gaua ahalik eta hoberen pasatzeko, lagunen artean eta festez gozatuz.