Giro apartean bazkaldu dute ume guztiek batera. Puzgarriak 15:00tan irekitzen ziren arren, bazkaldu bezain laster korrika hurbildu dira muntatzeko. Azkenean, eguraldia ez da oztopo izan urezko txirrista erraldoietik botatzeko, helduek umeak bezain ongi pasatzen zuten bitartean. Beste bi puzgarri ere bazeuden, nahiz eta arrakastatsuena urezkoa izan.