Iraide Tejeria antzerkiko protagonistak adierazi duenez, egoera erreal bat irudikatzen zuen ipuin bat idatzi zuen bere irakasle ohiarekin, bera ere idazlea baitzen. Hainbat pertsonak ipuina irakurri ostean, antzerki bat egitea proposatu zen.
Hasiera batean, lokalekoak soilik antzeztea erabaki zen, baina Larraulen 14 urtetik gorako gazte asko ez daudenez, 12 urtekoak ere barnean sartzea erabaki zela aitortu du Tejeriak. Iraide Tejeria protagonista izatea proposatu zen, eta aho batez onartu zuten denek. Azkenean, 12 eta 22 urte bitarteko herriko gazte gehienek parte hartu dute antzerkian, emaitza oso positiboarekin. Nabarmendu beharra dago, antzerkiaren atzean dagoen antolakuntza eta azpiegitura lan guztia.