San Bartolome eguna ospatuko dute Larraulen

Aiurri 2019ko abuztuaren 23a

Larrauldarrak hamaiketako egiten, iazko San Bartolome egunean.

Bihar, abuztuaren 24a, San Bartolome eguna ospatuko dute Larraulen. Egun osoko egitaraua antolatu dute.

11:00 Meza nagusia.
12:00 Hamaiketako herrikoia.
17:00 Esku pilota partidak, heldu eta haurrentzat.
19:30 Sardina jatea Larraulgo plazan.
Trikitilariak arratsalde eta gauean: Ansorregi eta Larrañaga.
20:30 Karretillaren zozketa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!