2019/10/26 11:30

Elkartasun bazkaria, Zaporeak ekimenaren alde

Elkartasun bazkaria, Zaporeak ekimenaren alde
Kultur etxea, Amasa-Villabona

Bazkari solidarioa, errefuxiatuen alde. Goiz osoko egitaraua prestatu dute. Bazkari solidariotik bildutako dirua, Zaporeak ekimenera bideratuko dute.

11:30-12:30

  • Arrantza sarez osaturiko poltsen tailerra. Familian egiteko aproposa.
  • Argazki erakusketa eta bideo proiekzioa. Errefuxiatuen isla.
  • Zaporeak denda eta informazio gunea.

12:30-13:00

  • Hitzaldia. Zaporeak proiektua, errefuxiatuen egoera Lesbosen.

13:00-14:00

  • Argazki erakusketa eta bideo proiekzioa. Errefuxiatuen isla.
  • Zaporeak denda eta informazio gunea.

Goizeko ekintza guztiak kultur etxean egingo dituzte.

Bazkari solidarioa Larraulgo Zirta jatetxean. (30 euro). Bildutako dirua Zaporeak proiektuaren alde izango da.  Erretserbak egiteko aurrez deitu behar da: 943 691 855.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!