Errefuxiatuen aldeko bazkari solidarioa Larraulen

Zaporeak ekimenak antolatuta, bazkari solidarioa dute gaur larrauldarrek. Nahi duen orok proiektua diruz lagundu dezake kontu korronte zenbakian bere ekarpena eginez.

Goizean gaztetxoenek arrantza sarez osaturiko poltsen tailerra izan dute, eta oso gustura aritu dira poltsak egiten. Ondoren, argazki erakusketa eta bideo proiekzioa egon dira ikusgai. Zaporeak proiektua zertan datzan jakiteko hitzaldia ere egon da Greziako Lesbos uhartean aurkitzen diren errefuxiatuen egoera azaltzeko.

Zaporeak ekimeneko arropak eta osagarriak erosteko aukera ere bada gaur Larraulen, hala nola kamisetak, jertseak edota motxilak.

Proiektua diruz lagundu
Zaporeak proiektua diruz lagundu nahi duenak ondorengo kontu korronteetan egin dezake ekarpena:

  • Kutxabank: ES32 2095 5011 80 9115250322.
  • Laboral Kutxa: ES71 3035 0103 88 1030035880.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!