2019/10/30 - 2019/11/22 16:00

Lehiaketa

Larraulgo I. Mikro-ipuin Lehiaketa

Larraulgo I. Mikro-ipuin Lehiaketa
Larraulgo liburutegia, Larraul

Larraulgo Udal liburutegiak I. mikor-ipuin lehiaketa deialdia egin du. 2008 eta 2013 urte artean jaiotako larrauldarrei zuzendua dago.

Parte hartzeko, Larraulgo herritarra edo Larraulgo eskolako ikaslea izan behar da.

Lanak euskaraz aurkeztuko dira eta eskuz eginiko ilustrazioa izango dute lagungarri. Gaia librea da eta egile bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake.

Adinaren araberako bi maila egongo dira.

Azaroaren 22a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak, Larraulgo liburutegian. Abenduaren 19an egingo dute sari-abanaketa, 18:30etan, liburutegian bertan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!