Ekintzaz betetako asteburua, ate-joka

Ana Galarraga zientzia-kazetaria, Larraulgo gaztetxoekin.

Larraulgo Kultur Astearen baitan, Ana Galarraga zientzia-kazetariak "Bizitzaren laborategian" izeneko ipuin-kontaketa eskaini zien atzo herriko gaztetxoenei. Esperimentua ere egin zuten ondoren. Asteburua, ekintzaz beteta dator Larraulera:

Azaroak 29, ostirala
19:00 Sagardo-dastatze gidatua Astarbe sagardotegiaren eskutik, Katilutxulo elkartean.
Izena eman beharko da kultura@larraul.eus edo 634 289 327 zenbakian.
21:00 Bertso afaria Larraulgo Ostatuan Amaia Agirre eta Unai Mendizabalekin.
Bertso afarirako txartela (20€) aldez aurretik erosi beharko da Larraulgo Ostatuan.

Azaroak 30, larunbata
09:30
“Ezkurra jaten” hitzaldia Cesar Lema biologoarekin, Kultur Etxean.
11:30 “Ezkurra jaten” ikastaro praktikoa Asier Bastarrikarekin, Katilutxulo elkartean.
Izena eman beharko da kultura@larraul.eus edo 634 289 327 zenbakian.
16:15 Mus txapelketa, Katilutxulo elkartean.
Izena emateko aukera egunean bertan, 16:00ean amaituko da.
Bikote bakoitzak 10€ ordaindu beharko du.
18:00 Patata tortilla lehiaketa Zimiterioan edo plazan, eguraldiaren arabera.
Norberak ekarri beharko ditu tresnak eta osagaiak.
20:00 PIG&KISS taldearen kontzertua Zimiterioan.

Azaroak 31, igandea
17:00
Larraulgo gazteen eskutik, argazki diaporama Kultur Etxean.
18:00 Talo eta gaztaina jatea Katilutxulo elkartean. Pertsonako: 3€.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!