Afari berezia, ostiralean, Larraulen

Aiurri 2020ko ots. 12a, 11:38

SagarArte ekimenaren baitan, afari berezia izango dute Larraulgo Ostatuan, ostiral honetan. "Artea dastatuz" izenburupean, afari gidatua egingo dute. 20:30etan jarri dute hitzordua. Erreserbak egiteko, ostatuan bertan edo sagararte@astarbe.eus

Menu berezia izango da ostiralekoa eta doako autobus zerbitzua ere jarriko dute antolatzaileek. Hona hemen menuaren inguruko xehetasunak:

  • Asteasuko porruen krema saltsa berdean egindako legatzaren aparrarekin.
  • Etxean egindako txerri odolkia, Iparraldeko eran, sagardotan erretako Errezil sagarrarekin.
  • Haritzaren gaineko bakailaoa, txingarretan erretako berdurekin eta izkiratzar mahonesarekin.
  • Tenperatura baxuan sagarraren egurrarekin ketutako txerri sahieskia, txingarraren olioan konfitaturiko azenario eta lekekin.
  • Atzoko eta gaurko postrea, sagarrak, intxaurrak eta sorbetea.

Sagardoak:

  • Astarbe Euskal Sagardoa 2018
  • Astarbe Sagardo NAturala 2018
  • ByHur Sagardo Aparduna
  • ByHur 24 Sagardo Aparduna

 

Afari gidatua, 30 euro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!