Koronabirusa

Hondakinen tratamenduaren inguruko jarraibideak

Aiurri 2020ko mar. 18a, 13:15

 Larraulgo Udalak Tolosaldeko Hondakinen Mankomunitateak bidali dizkien jarraibideen berri eman du

Hondakinei dagokienez, Osasun Ministerioak bereizi egiten ditu positibo eman duten edo berrogeialdian dauden pertsonek sortutako hondakinak eta positiborik gabeko etxeak:

  • Positibo eman dutenen edo COVID19gatik berrogeialdian dauden etxeetako  hondakinen erabilera.

Etxe horietan sortutako hondakinak, errefusa bezala tratatu behar dira, eta, beraz, birziklatu ezin diren hondakinen edukiontzian utzi behar dira. Beraz, egoera horretan dauden familiek ez dituzte konpostagailuak erabili behar hondakin organikoa kudeatzeko, euren hondakina errefusa edukiontzian utzi behar dute.

 

Gaixoaren hondakinak botatzen diren poltsa (1. poltsa) beste poltsa batean sartuko da (2. poltsa), eta 2. poltsa, 1. poltsa ixteko erabilitako eskularruekin batera, hirugarren poltsa batean sartuko da (3. poltsa), eta bertan gainerako hondakinak ere sartuko dira. Poltsa hone errefusa  ontzira joan beharko du, eta erabat debekatuta dago bereizketarako erabiltzen diren edozeinetan (organikoa, ontziak, papera, beira edo ehuna) edo inguruan uztea.

 

  • Positibo eman ez duten edo berrogeialdian ez daudenen etxeetako hondakinen erabilera.

Positiborik eta berrogeialdirik gabeko etxeen kasuan, hondakinak ohi bezala bereiziko dira. Ahalik eta gehien errefusa murrizteko, herritarrei gogorarazten zaizue bereiztuen bilketa optimizatzea komeni dela (papera/kartoia, beira, ontziak, organikoa, hala badagokio), eta aipatutako edukiontzietan dagozkien hondakinak soilik uztea.

Herritarrei gogorarazten zaie erosketa edo beste erabilera batzuk egiteko erabiltzen diren latexezko edo nitrilozko eskularruak ez direla ontziak eta, beraz, ez direla ontzi arinen (horia) edukiontzian utzi behar.

Azkenik, gogoratu beti dela garrantzitsua baina orain ezinbestekoa dela poltsarik edo hondakinik edukiontzietatik kanpo ez uztea, zerbitzua ematen duten langileek euren osasuna jokoan dutela, eta gu guztiok ere bai.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!