Apirilaren 20ra arteko epea finkatu dute lanak bidaltzeko. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, jasotako lan guztiak plazan jarriko dituzte alarma egoera amaitzen denean. Festatxoa eginez ospatzeko asmoa ere badute.
Bakarka edo familian aurkez daitezke lanak eta kultura@larraul.eus helbidera bidali behar dira. Parte hartzen duten guztien artean opariak zozketatuko dituztela iragarri dute.