Koronabirusa

Bertan behera geratuko da Larraulgo Kirol Astea

Aiurri 2020ko api. 21a, 10:38

2019ko Kirol Astean egindako erronkako parte-hartzaileak

Aurtengo Larraulgo Kirol Astea bertan behera geratzen da, behin-behinean. Egoera normaltasunera etorri bezain pronto, Udalak larrauldarrekin batera erabakiko du Kirol Astea urte amaiera atzeratu edo 2020ko edizioa bertan behera uztea. Hala jakinarazi du Larraulgo Udalak:

"Azken urteetan maiatzean antolatu izan da Larraulen Kirol Astea. COVID-19ak eragindako alarma egoera indarrean dagoenez, ordea, eta egoera honen luzapena noiz artekoa izango den jakin gabe, gizarte erantzukizunez jokatu eta parte-hartzaileen segurtasuna bermatzea lehenetsi du Udalak". 

Herritarrekin batera erabakiko dute, aurrerago, Kirol Astea atzeratu, edo aurtengo edizioa behin betiko bertan behera uztea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!