Koronabirusa

Larraulgo Ostatuan kontsumitzeko bonoak

Aiurri 2020ko eka. 4a, 15:55

Larraulgo Ostatuan otorduak egiteko 8 euroko bonoak banatuko ditu Udalak. Pertsona bakoitzeko bono bakarra emango dute, eta jaso ahal izateko, beharrezkoa izango da Larraulen erroldatuta egotea.

Ekainaren 1etik uztailaren 31ra arte erabili ahal izango dira ostatuko bonoak eta gutxienez 13 euroko kontsumoa egin beharko da horretarako.

Bonoak eskuratu ahal izateko, udaletxera jo beharko da honako ordutegian:

  • Asteartea, 09:00-14:00
  • Osteguna, 08:30-15:00
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!