Iragana eta oraina Aiztondon

Baserrietara joateko bideak, iragana eta oraina

Aiurri 2020ko eka. 18a, 19:30

Bi argazkien artean 25 urteko aldea dago. Larraul herrira iritsi baino pixka bat lehenago dagoen baserri bidea da, ezkerretara Hezkide eskola ageri delarik. Bi argazkien arteko alderaketa egitean, errepidea hobetu dela atzematen da, nahiz eta urteen poderioz pitzatu.

Aiurri hamaboskariko 12. alean argitaratu zen argazkia, 1995eko apirilean zehazki. Baserrietara joateko bideen egoera txarraz hitz egiten da artikuluan, eta horiek konponduko dituela Larraulgo Udalak.

[IRAKURRI ARTIKULUA]

Larraulgo argazki zaharrak ikusgai WIKIPEDIAn [Ikusi]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!