Eskulan tailerrak Larraulen, Olivia Sanchezen eskutik

Aiurri 2020ko eka. 26a, 17:03

6 urtetik aurrerako herritarrei zuzenduta, eskulan tailerrak eskainiko ditu Olivia Sanchezek uztaileko astearteetan Larraulen. Aurrez izena ematea derrigorrezkoa da 634289327 telefono-zenbakira deituz edo kultura@larraul.eus helbide elektronikora idatziz.

Lau tailer eskainiko ditu Olivia Sanchez irakasleak:

  • Decoupage tailerra: Decoupage teknikarekin kartoizko figura ezberdinak egiten ikasiko da.

          Uztailak 7, asteartea. 16:30-19:30. Ikastaroaren prezioa: 12 euro.

  • Pintura oihalean: Pintatzeko materiala norberak eraman dezake: motxila, poltsa, kamiseta, zapatillak… edo ikastaroan erosteko aukera izango da.

          Uztailak 14, asteartea. 16:30-19:30. Ikastaroaren prezioa: 12 euro.

  • Bisuteria tailerra: Norberarentzako bitxiak egiten ikasteko aukera izango da tailerrean.

          Uztailak 21, asteartea. 16:30-19:30. Ikastaroaren prezioa: 12 euro.

  • Margoketa tailerra: Artista handien pareko koadroak egiten ikasteko tailerra.

          Uztailak 28, asteartea. 16:30-19:30. Ikastaroaren prezioa: 12 euro.

*Lau tailerretan izena ematen duenak 40 euro ordaindu beharko ditu.

6-10 urte bitarteko umeek heldu batekin batera joan beharko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!