Herri kirolekin gozatzeko tartea larunbat eguerdian Larraulen

Datorren larunbatean, uztailaren 4an, herri kirol ikuskizuna izango da Larraulen eguerdiko 12:00etan hasita. Urrezko banakako aizkolari txapelketaren final-laurdena jokatuko da batetik, baita Hiru hamarreko gizonezkoen harri-jasotzaile txapelketa nahiz emakumezkoena ere.

Urrezko banakako aizkolari txapelketaren final laurdena:
Ugaitz MUGERTZA II eta Ruben SARALEGI

Hiru hamarreko harri-jasotzaile txapelketa:
Xabi PEÑA  eta Jokin EIZMENDI*

*Telleria min hartuta dagoenez, Eizmendi izango da Larraulen

Emakumezkoen harri-jasotzaile txapelketa:
Karmele Gisasola “ZELAI III”

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!