Osagaiak (4 lagunentzat):
- Bost platano heldu
- Taza eta erdi irin integral (edozein); 300 gramo gutxi gora behera
- Hiru koilarakada koko olio
- Bi koilaradaka kanela
- 8 gramo legami kimiko
- Gatz apur bat
Nola egin:
- Ontzi batean, lau platano sardeska baten laguntzaz pure bihurtu.
- Irina, koko olioa, kanela, legamia eta gatza erantsi eta ondo-ondo nahastu.
- Molde batean bota (koko olioa duenez, ez da aurretik moldea koipeztatzea) eta bosgarren platanoarekin apaindu.
- 180ºC-tan labekatu, orduerdiz, beroa goian eta behean duela.
- On egin!
Gaurkoan, fruta zehatz baten inguruan hitz egingo dugu; platanoaren inguruan. Jende askok beldurra dion fruta bat da, azukre asko duela diotelako, eta gizendu egiten duela. Hainbat gaixotasun pairatzen dituzten pertsonetan ere, urte luzez, platanoa dietatik ezabatu da; behar bezainbesteko jakintzarik ez zegoelako.
Platanoa, egia da duen potasio kantitateagatik ezaguna dela. Baina benetan da hain ona? Beno, bai eta ez. Badaude platanoa baino potasio kantitate handiagoa duten elikagaiak; hala nola, izokina edo ahuakatea, baina egia da potasioa behar dugunean, hala nola, esfortzu fisiko bat eta gero, errazagoa dela motxilatik platano bat ateratzea eta jatea, aipatutako beste elikagairen bat ateratzea baino. Esan bezala, platanoa oso egokia da esfortzu fisiko baten osterako; izan ere, potasioaz gain (giharren errekuperaziorako ezinbestekoa), jardueran zehar galdutako karbohidratoak errekuperatzen lagunduko digu. Aipatutako onurez gain, ez du tapakirik behar, eta bere azalare gogortasuna dela eta, oso egokia da motxilan edo poltsan sartuta eramateko.
Ezaugarri nutrizionalez gain, sukaldean ere asko erabili daiteke; izan ere, duen zapore gozoagatik, azukrearen ordez erabili dezakegu hainbat azkenburukotan; gaurko bizkotxoak, krepeetan, irabiakietan…
Fruta oso osasuntsua da, hamaiketako, askari edo azkenburuko ezinhobea, eta arratsaldeko seietatik aurrera janda ere ez da ezer gertatzen. Galdu frutari beldurra, benetan. Eta gozatu, fruta-aniztasunak dituen kolore, zapore, ehundura eta usainez.