Kultur ikastaro trinko eta laburrak: gustuak adina aukera

Aiurri 2020ko ira. 14a, 17:01

Larraulgo Udalak kultur ikastaroen eskaintza zabala osatu du udazkenerako. Irailaren 25era arte luzatuko da izen-ematea. Matrikula egiteko orriak Larraulgo Udalean jaso behar dira. Informazio gehiago: 634 289 327.

Ikastaro trinkoak (urriak 5 - ekainak 21)

-Esku pilota (Iñaki Esnal)
Adina:
2006-2014.
Eguna:
Astelehena, 17:30-18:30.
Hileko kuota:
12€ lehen seme-alabak, 9€ bigarrenak.
Lekua:
Murgilazpi frontoia.

-Euskal dantzak (Oinkari dantza taldea)
Adina:
2012-2014 Eguna: Osteguna, 16:30-17:30.
Adina:
2008-2010 Eguna: Osteguna, 17:30-18:30.
Hileko kuota:
15€ lehen seme-alabak, 12€ bigarrenak (Erroldatu gabeak 20€).
Lekua:
Antton Amonarriz Kultur Etxea.

-Gorputz adierazpena, antzerkia eta zirkua (Iraitz Lizarraga) IKASTARO BERRIA
Akrobazia-lantegia eta aireko jolasak eskainiko dira ikastaroan. Zirukuaren artera hurbilduz, joko akrobatikoetan oinarrituz, ikasleek prestakuntza fisiko egokiako teknika ezberdinak landuko dituzte. Gorputzarekiko erlazio berri bat aurkitzen hasteko aukera landuko da: begiratzea, gihartzea, komunikatzea, elastikotasuna eta errealitatea ulertzeko modu berri eta posibleak garatzea.

(A) Adina: 2012-2016 Eguna: osteguna, 17:30-18:30.
(B) Adina: 2004-2011 Eguna: osteguna, 18:30-20:00.
*2004-2006 urte artean jaiotakoentzat tailer berezia antolatzeko aukera dago, aire akrobazietan sakonduz. Hala nahi izanez gero, taldea osatu beharko litzateke.
Hileko kuota: (A) 20 euro larrauldarrek, gainontzekoek 25 euro, (B) 25 euro larrauldarrek, gainontzekoek 30 euro.
Lekua: Antton Amonarriz Kultur Etxea.

-Zumba (Aintzane Agirre)
Adina: +14 Eguna: Asteartea, 19:45-20:45 .
Hileko kuota: 20€.
Izena emateko irakaslearekin zuzenean: 688863363.

Ikastaro laburrak

-Mindfulness hastapen tailerra (Ainara Urdapilleta)
Adina
: +16.
Noiz: Azaroak 14 Ordutegia: 10:00-13:00. 
Hileko kuota: 25€.
Lekua: Antton Amonarriz Kultur Etxea.
Taldea 6-10 ikasle artekoa. 

-Hitanoan hastapen ikastaroa (Iñaki Rezola)
Adina:
+ 16
Noiz:
Urriak 17, 31 eta azaroak 7 (larunbata)
Ordutegia: 10:00/12:30.
Prezioa: Irakaslearekin adostuko da.
Lekua: Larraulgo liburutegia (Geihenezko taldea: 12).

-Mendiko bizikleta ikastaroa (Beñat Azurmendi)
Noiz:
Urriak 10, 11, 12.
Adina:
2011-2009 Ordutegia: 10:00-11:30.
Adina:
2008-2006 Ordutegia: 11:30-13:00.
Prezioa:
35€.
Lekua:
Murgilazpi frontoia topaleku. Gutxieneko taldea: 6.

-Irristaketa ikastaroa (Beñat Azurmendi)
Noiz:
abenduak 5, 6, 7, 8.
Adina: 2014-2012 Ordutegia: 16:00-17:30.
Adina: 2011-2009 Ordutegia: 10:00-11:30.
Adina: 2008-2006 Ordutegia: 11:30-13:00.
* Helduentzat ere izan daiteke.
Prezioa:
45€.
Lekua:
Murgilazpi frontoia. Gutxieneko taldea: 6.

-Eskulan tailerrak (Olivia Sanchez)
(+11) Larraulgo liburutegian.
1.- Betaurreko eta diru-zorroak egiteko ikastaroa.
Eguna: Urriak 20 eta 27.
Ordutegia: 16:30-19:30. 
Prezioa: 35 euro. 

2.- Naturart
Eguna: Azaroak 10 eta 17.
Ordutegia: 16:30-19:30. 
Prezioa: 35 euro.

3.- Eguberrietarako apaingarriak eta opariak
Eguna:
Abenduak 1.
Ordutegia: 16:30-19:30.
Prezioa: 20 euro.

*Oharrak:

1.- Bizi dugun osasun egoera berezia dela eta, ikastaro trinkoak eten behar balira (taldean COVID-19 positiboren bat egon delako):

  • Euskal dantza eta Gorputz adierazpena, antzerkia eta zirkoa ikastaroak online formatuan emango dira, beraz, kuota osoa kobratuko da.
  • Esku pilota ikastaroa hiru astez eteten bada, ez da hilabetea kobratuko.

2.- Guztien segurtasuna bermatzeko, erabiliko diren aretoetan garbitasun neurriak eta aforoa kontuan izango dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!