Ikastaro trinkoak (urriak 5 - ekainak 21)
-Esku pilota (Iñaki Esnal)
Adina: 2006-2014.
Eguna: Astelehena, 17:30-18:30.
Hileko kuota: 12€ lehen seme-alabak, 9€ bigarrenak.
Lekua: Murgilazpi frontoia.
-Euskal dantzak (Oinkari dantza taldea)
Adina: 2012-2014 Eguna: Osteguna, 16:30-17:30.
Adina: 2008-2010 Eguna: Osteguna, 17:30-18:30.
Hileko kuota: 15€ lehen seme-alabak, 12€ bigarrenak (Erroldatu gabeak 20€).
Lekua: Antton Amonarriz Kultur Etxea.
-Gorputz adierazpena, antzerkia eta zirkua (Iraitz Lizarraga) IKASTARO BERRIA
Akrobazia-lantegia eta aireko jolasak eskainiko dira ikastaroan. Zirukuaren artera hurbilduz, joko akrobatikoetan oinarrituz, ikasleek prestakuntza fisiko egokiako teknika ezberdinak landuko dituzte. Gorputzarekiko erlazio berri bat aurkitzen hasteko aukera landuko da: begiratzea, gihartzea, komunikatzea, elastikotasuna eta errealitatea ulertzeko modu berri eta posibleak garatzea.
(A) Adina: 2012-2016 Eguna: osteguna, 17:30-18:30.
(B) Adina: 2004-2011 Eguna: osteguna, 18:30-20:00.
*2004-2006 urte artean jaiotakoentzat tailer berezia antolatzeko aukera dago, aire akrobazietan sakonduz. Hala nahi izanez gero, taldea osatu beharko litzateke.
Hileko kuota: (A) 20 euro larrauldarrek, gainontzekoek 25 euro, (B) 25 euro larrauldarrek, gainontzekoek 30 euro.
Lekua: Antton Amonarriz Kultur Etxea.
-Zumba (Aintzane Agirre)
Adina: +14 Eguna: Asteartea, 19:45-20:45 .
Hileko kuota: 20€.
Izena emateko irakaslearekin zuzenean: 688863363.
Ikastaro laburrak
-Mindfulness hastapen tailerra (Ainara Urdapilleta)
Adina: +16.
Noiz: Azaroak 14 Ordutegia: 10:00-13:00.
Hileko kuota: 25€.
Lekua: Antton Amonarriz Kultur Etxea.
Taldea 6-10 ikasle artekoa.
-Hitanoan hastapen ikastaroa (Iñaki Rezola)
Adina: + 16
Noiz: Urriak 17, 31 eta azaroak 7 (larunbata)
Ordutegia: 10:00/12:30.
Prezioa: Irakaslearekin adostuko da.
Lekua: Larraulgo liburutegia (Geihenezko taldea: 12).
-Mendiko bizikleta ikastaroa (Beñat Azurmendi)
Noiz: Urriak 10, 11, 12.
Adina: 2011-2009 Ordutegia: 10:00-11:30.
Adina: 2008-2006 Ordutegia: 11:30-13:00.
Prezioa: 35€.
Lekua: Murgilazpi frontoia topaleku. Gutxieneko taldea: 6.
-Irristaketa ikastaroa (Beñat Azurmendi)
Noiz: abenduak 5, 6, 7, 8.
Adina: 2014-2012 Ordutegia: 16:00-17:30.
Adina: 2011-2009 Ordutegia: 10:00-11:30.
Adina: 2008-2006 Ordutegia: 11:30-13:00.
* Helduentzat ere izan daiteke.
Prezioa: 45€.
Lekua: Murgilazpi frontoia. Gutxieneko taldea: 6.
-Eskulan tailerrak (Olivia Sanchez)
(+11) Larraulgo liburutegian.
1.- Betaurreko eta diru-zorroak egiteko ikastaroa.
Eguna: Urriak 20 eta 27.
Ordutegia: 16:30-19:30.
Prezioa: 35 euro.
2.- Naturart
Eguna: Azaroak 10 eta 17.
Ordutegia: 16:30-19:30.
Prezioa: 35 euro.
3.- Eguberrietarako apaingarriak eta opariak
Eguna: Abenduak 1.
Ordutegia: 16:30-19:30.
Prezioa: 20 euro.
*Oharrak:
1.- Bizi dugun osasun egoera berezia dela eta, ikastaro trinkoak eten behar balira (taldean COVID-19 positiboren bat egon delako):
- Euskal dantza eta Gorputz adierazpena, antzerkia eta zirkoa ikastaroak online formatuan emango dira, beraz, kuota osoa kobratuko da.
- Esku pilota ikastaroa hiru astez eteten bada, ez da hilabetea kobratuko.
2.- Guztien segurtasuna bermatzeko, erabiliko diren aretoetan garbitasun neurriak eta aforoa kontuan izango dira.