Osagaiak (3-4 pertsonentzako):
- 200 gramo garbantzu gordin
- 4 baratxuri ale
- Gatz goilarakada erdi
- Kumino koilarakada bat
- Perexila (nahi adina)
- Bi koilarakada limoi zuku
- Brokoli laurden bat
- Koilarakada bat oliba olio
Nola egin:
- Garbatzuak beratzen eduki 24 orduz
- Ura kendu eta ondo garbitu ostean, ondo prozesatu (irabiagailu edo prozesadore batekin) garbantzuak, baratxuria, gatza, kuminoa, perexila eta limoi zukua.
- Bitartean brokolia egosi, eta ondo biguntzen denean, oliba olioa eta ur apur batekin irabiatu nahi den ehundurako saltsa lortu arte.
- Garbantzu-masarekin bolatxok egin eta frijitu edo labekatu (15 minutuz, 200ºC-tan).
- Falafelak brokoli saltsarekin zerbitzatu,
- On egin!
Brokolia, maitale bezainbeste etsai dituen barazkia da. Zapore berezia duenez, eta azalorea gogorarazten duen itxura eta usaina, asko eta asko dira barazki hau ekiditen dutenak. Brokolia C bitaminan aberatsa bada ere, sukaldatzearen ostean asko galtzen da; baina portzentai bat mantentzen denez, iturri interesgarria dela esan dezakegu. Horretaz gain, azido folikoan da aberatsa. Azido folikoak paper oso garrantzitsua dauka zelulen zatitzean, eta haurdunaldirako beharrezko bitamina gisa soilik sailkatzen den arren (eta noski, oso garrantzitsua da prozesu horretan fetoaren garapen egokirako), haurdun ez dauden pertsonetan eta garrantzi handia dauka.
Garbantzuen inguruko informazioa baduzue aurreko post batean, baina berriro gogorarazi nahi nizuen zeinen garrantzitsua den lekaleak gure eguneroko dietan sartzea eta euretaz ez aspertzeko sukaldatzeko modu ezberdinak topatzea. Beraz, esandakoa. Nahi baduzue probatu falafelak frijituta edo nahiago baduzue labean. Nahi baduzue egin brokoli saltsa, baina beste edozein saltsarekin geldituko da ondo. Ni desiratzen nago guakamolearekin dastatzeko! Baina uste dut tomate saltsa minarekin ere oso ondo geldituko dela, txanpinoi saltsarekin, azenario saltsarekin… Zeren zain zaudete sukaldean esperimentatzen hasteko?