Osagaiak (4 lagunentzat):
- 2 katilukada ilar izoztu
- 2 baratxuri ale
- Katilukada ¼ intxaur
- Katilukada ¼ gazta parmesano begetal
- Katilukada ⅓ oliba olio birgin extra
- Gatza
Nola egin:
- Zartagin batean, olio apur batekin, ilarrak ondo sukaldatu.
- Irabiagailuarentzako ontzi batean oliba olioa eta baratxuriak irabiatu.
- Intxaurrak erantsi eta ondo xehetu.
- Gainontzeko osagaiak erantsi eta irabiatu (ehundura, gustuen araberako utzi; nik, zatitxo batzuekin utzi nuen).
Oliba olioa, dieta mediterraneoko erregina; baina askok euren egunerokotasunetik baztertua, hiperkalorikoa delako. Jende askok beldurra dio oliba olioa kontsumitzeari, batez ere pisua jaisteko dietak egin dituztenek, baina dieta mediterraneoak dioenez, egunean lau koilarakada gordin kontsumitzea gomendatzen da.
Onura asko dakartzagu oliba olio birgin extrak; ezaugarri asko. Azido oleikoan da aberatsa batez ere, eta honek, gure osasun kardiobaskularrean lagunduko digu. Presio arterialaren murrizketan lagun dezake, bihotzaren metabolismoa hobetu dezake, erradikal libreen aurrean (zahartze-prozesuan) babes gaitzake… Gainera, E bitamina iturria ere bada, zeinak antioxidatzaile paper garrantzitsua duen; hau da, zahartze-prozesuaren mantsotzea eta erradikal libreen neutralizazioa.
Beraz, galdu oliba olio birgin extrari diozuen beldurra; erabili entsaladetan, saltsak egiteko, ogi xigortuaren gainean… Eta gozatu dezagun gure gastronomia eta lurrek ematen diguten urre likidoaz.