Winston Copeland nauzue, nere etxeko bigarren magorik trebeena (bakarrik bizi naiz, baina horrek ez du axola). Garrantzi handiko misioa agindu didate aurten ere Larraulen. II. Mikro-ipuin lehiaketako sariak banatzea, alajaina!
Zuen laguntza behar dut misio horretarako. Izan ere, sariak nire kapela barruan gorde nituen eta orain ez ditut topatzen. Tira, ziur naiz zuen laguntzarekin Larraulgo misioa beteko dudala!
Gogoan izan, otsailaren 12an, 17:00 etan Larraulgo Zimenteioan izango naiz.