Covid19 | Datuak egunez egun

2 kasu zenbatu dira Andoainen eta bakarra Urnietan

Aiurri 2021ko mar. 5a, 12:35

Egoera hobetzen ari dela dirudi, baina eskualdean hiru kasu gehiago zenbatu dira; 2 Andoainen eta bakarra Urnietan. Hala ere, eskualdean intzidentzia tasa baxua da.

Atzo, 7.164 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 323 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 67 Araban, 163 Bizkaian, 88 Gipuzkoan eta 5 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 56 pertsona ospitaleratu ziren atzo eta COVIDa duten 118 pertsona ZIUn daude.

Herriz herri

+2 Andoain: 66,72koa da intzidentzia tasa metatua, beraz, ez da eremu berdean sartuko.

+1 Urnieta: 48,32ko intzidentziarekin eremu berdean jarraitzen du.

+0 Asteasu: Azken hiru egunetan positibo bana agertu ziren.

+0 Villabona, Zizurkil: Eremu berdetik gertu daude, 70 azpiko intzidentziarekin.

+0 Aduna, Larraul: Kasurik ez da egon azken astean.

Birsorkuntza tasa

R0 tasa 0,89koa da, eta egonkor samar egon da aste osoan zehar. 1aren azpitik egon arren, gehiago jaistea litzateke desiragarriena.

UCI-ZIU

Herenegun 126 lagun zeuden zainketa berezien unitatean, eta pixkanaka jaitsiz doa kopuru hori. Gaurkoan 118ko datua eman dute. Ospitaleratzeei dagokionez, 260 lagun daude ingresatuta. Azken astean kopuru hori etenik gabe jaitsiz joan da.

Kutsatze kasuak martxoaren 1etik 7ra:

HERRIA

MART 1 MART 2 MART 3 MART 4 MART 5 MART 6

MART 7

ANDOAIN

1 2 0 2      

URNIETA

0 0 0 1      

ZIZURKIL

0 0 0 0      

VILLABONA

0 1 0 0      

ASTEASU

1 1 1 0      

ADUNA

0 0 0 0      

LARRAUL

0 0 0 0      

GIPUZKOA

110 93 78 88    

Kutsatze kasuak otsailaren 15etik 21era:

HERRIA

OTS 22 OTS 23 OTS 24 OTS 25 OTS 26 OTS 27

OTS 28

ANDOAIN

0 2 1 0 0 0 0

URNIETA

0 1 0 1 0 0 0

ZIZURKIL

1 0 0 0 1 0 0

VILLABONA

1 0 0 1 0 1 0

ASTEASU

1 0 0 0 0 0 0

ADUNA

0 0 0 1 0 0 0

LARRAUL

0 0 0 0 0 0 0

GIPUZKOA

106 103 103 88 86 47
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!