Kirol astea izango da Larraulen, hilaren 19tik 30era

Aiurri 2021eko maiatzaren 18a

Aste osoan kirol ezberdinez disfrutatzeko aukera izango dute Larrauldarrek. Hona hemen, maiatzaren 19tik 30era bitarte Larraulgo udalak antolaturiko egitaraua.

Ekintza hauetan parte hartzeko , izen ematea derrigorrezkoa da aforo mugatua dela eta. Bihar bertan amaitzen da epea; kultura@larraul.eus edota 634289327 zenbakira deituta.

  • Maiatzak 19 asteazkena - 26 asteazkena / 17:00 - 19:00  Zirko tailerra, Iraitz Lizarragaren eskutik (Salto Gelan)
  • Maiatzak 23, igandea / 9:30  Mendi ibilaldia, Larraulgo mugarriak ezagutuz. Koldo Jauregiren eskutik. 
  • Maiatzaren 25, asteartea / 18:00  Zunba saioa, Aintzane Agirreren eskutik.
  • Maiatzak 27, osteguna / 18:30  Euskal Mendizaletasunaren historia Komiki formatuan, Ramon Olasagasti kazetariaren eskutik. (Antton A. Kultur etxean)
  • Maiatzak 28, ostirala / 17:00  Slack line tailerra, Oreka-t taldearen eskutik. 
  • Maiatzak 29, larunbata / 10:00  Bizikleta elektrifikazio tailerra (zure bizikleta elektrifikatzeko aukera dago tailerrean, baina KITaren erosketa bakoitzaren gain doa)
  • Maiatzak 30, igandea / 10:00  Krosa guraso, heldu, gazte eta haurrentzat. Herriko gazte ekintzaileek antolatuta.

Kirol ekintza hauez gain, maiatzaren 29an autodefentsa tailerra izango da Emagin taldearen eskutik. Antton Amonarriz kultur etxean, arratsaldeko 17:00etan. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!