Herniora irteera, ekainaren 13an

Aiurri 2021ko eka. 1a, 18:44

Datorren igandean, ekainaren 13an, Mattin Gizarte Abentura eta Larraulgo udalak Herniora irteera antolatu dute. 

Goizeko 8:00etan Larraulgo plazatik abiatuko dira eta eguerdiko 14:00etan itzuliko dira. Goizean zehar hainbat ekintza egingo dituzte.

Izen-ematea, larunbat honetan, ekainaren 5ean amaituko da eta Larraulgo liburutegian edo Mattin liburu-dendan egongo da aukera. Irteeran parte hartzen duen orok, 3€ ordaindu beharko dute. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!