Atzo, Berdinki konpaniaren Mikra ikuskizuna ikusteko aukera izan zen Larraulen. Harrera bikaina izan zuen heldu zein haurren artean. Burua zerura begira, tinko, igaro zuten emanaldi osoa bertaratutakoek; horrelako erantzuna espero da eskualdeko beste herrietan ere. Izan ere, eskualdeko hainbat herrietan ikusteko aukera izango da Mikra akrobazia antzezlana. Hala nola, ostiral honetan, Adunan izango dute emanaldia.