Norgehiagoka interesgarria jokatu da Larraulgo frontoian; hasieratik parekatua egon da pilota partida. Larrartek ohikoa den maila erakutsi du, lehen bi koadroetan Espinar handia alde batera eta bestera mugituaraziz. Atzelarien aldetik, Agirrek segurtasun gehiago erakutsi du Arrillagak baino. Baina markagailuan ikus daitekeenez, partidako zirrara azken unerartekoa izan da.