Gipuzkoako lehen landa komunitate energetikoa Larraulen

Gipuzkoako lehen landa-komunitate energetikoaren instalazioaren hasiera. Larraulgo frontoiaren estalkian 90 panel fotovoltaiko instalatzen hasi dira, udalerriko 50 etxeri aukera emango dietenak energia berriztagarria kontsumitzeko eta faktura elektrikoa merkatzeko.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!