Haur eta Gazteen asteburua izango dute, Larraulen

Aiurri 2022ko mar. 9a, 12:04

Haur eta gazteen arteko harremanak sustatzeko, jolas eta tailerren bitartez, heziketa praktikoa lantzeko aukera izango da. Hainbat dinamika burutuko dituzte; hala nola, sukaldaritza tailerra, panpin atonketa, jolas alternatiboak eta zinekluba. Asteburua hilaren 19tik martxoaren 20ra bitarte izango da, Larraulgo hezkide eskolan. 

Izen emateko azkeneko eguna, martxoaren 16an izango da, asteazkena, Larraulgo liburutegian eta Mattin Gizarte Abentura webgunean. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!