Gipuzkoako errotagintza tailerra egingo dute larunbatean, Larraulen

Aiurri 2022ko api. 26a, 10:32

Goizeko 10:00etan hasiko da Gipuzkoako errotagintza topaketa, Larraulen. Goiz pasa ederra antolatu dute  eta bertan parte-hartzeko izen ematea beharrezkoa izango da. 

Egunarekin hasteko, Ongietorria izango dute eta  jarraian, Larraulgo ondarearen aurkezpena egingo dute. Ondoren, M8 Gipuzkoako Erroten Egunari buruzko argitalpenak emango dira eta amaitzeko, hamaiketakoa eta Txuringain Errotara bisita egingo dute bertaratutakoek. Izen ematea: 634289327 edo 943693042 egin beharko da, edo, kultura@larraul.eus-en

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!