Larraulgo Kirol astea hilaren 25tik 29ra

Aiurri 2022ko mai. 10a, 11:41

Kirol Aste zabala izango dute hilaren 25tik 29ra arte Larraul herrian. Ez da ezertxo ere faltako, ikastaroa, hitzaldia, txapelketak, irteerak eta orientazio proba izango dira. Kirola egiteko aitzakiarik ez da faltako Larraulen. 

Maiatzak 25: Lehen sorospeneko ikastaroa izango da. Ordua: 16:30-20:30. 

Maiatzak 26: Bidea Ipar Iker karrera liburuaren aurkezpen hitzaldia izango da. Ordua: 19:00.

Maiatzak 27:  Haur zein helduentzako futbito eta frontenis txapelketa. Ordua: 17:30. Ondoren, merienda izango da parte hartzaileentzat. 

Maiatzak 28: Mendi buelta interpretatua "Herriko natur baliabideak" Jon Zulaikaren eskutik. Ordua: 11:30.

Maiatzak 29: Familia zein lagun taldeentzako orientazio proba izango da. Ordua: 11:30.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!