San Bartolome eguna ospatuko dute gaur Larraulen

Aiurri 2022ko abu. 24a, 10:35

Egun handia dute gaur Larraulen. 11:00etan hasita, San Bartolome eguneko ospakizunetan murgilduta ibiliko dira herritarrak. Hamaiketakoa, mus txapelketa, haurrentzako jolasak, trikiti doinuak..., denetarik izango da aukeran.

Jarraian, ikusgai duzue gaurko egitaraua:

11:00 Meza Nagusia

12:00-14:00 Hamaiketako herrikoia

11:00/ 15:00 Herrira ekimenerako argazkia

16:00 Mus Txapelketa

17:00 Haurrentzako jolasak, herriko gazteek antolatuta

18:30 Trikitilariak; Ansorregi eta Larrañaga.

20:00 Karretilaren zozketa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!