Negua, ekimena

Irune Alfonso 2022ko ira. 17a, 15:27

 Guraso Elkarteko kidea den Maider Sanzek hitz egin du: "Eskatzea tokatu zaigu, eta beti ez da erraza izaten eskatzen duenaren eta emanedo-ez erabaki behar duenaren arteko harremana. Enpatiak laguntzen du harreman horretan. Baina eskatzeaz gain, sortu ere egin dugu: “Desplazatutako gela” izendatu eta urte batzuetara, Larraulgo Batzordea jarri zen martxan, eta hori izan da gure “Organo Gorena”, elkarrekin eta Larraulen bertan hartu ditugu erabakiak irakasle, guraso, udala eta Asteasuko zuzendariak. Eskatu eta eman, tira eta askatu, berriz tira eta berriz askatu... Enpatia ariketa ederra izan da. Gaur ospatu eta eskertu egin nahi ditugu erakundeak, Larraulgo Eskola irekita izateko eta eskola izaera lortzeko eman duten guztiagatik. "

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!