Igor Barandiaran Guraso Elkarteko kideak hitz egin du: "Bide honetan zehar, Larraulgo Eskolaren proiektuak forma hartu du eta finkatu egin da. Orain nahi duenak aukera du haurreskolatik hasi eta LH osoa bukatu arte hemen ikasteko, zoragarriak diren metodologiekin. Bide honetan zehar, asko dira bertatik pasatu diren hezitzaileak: haurreskolakoak, jangelakoak, irakasleak, espezialistak, artistak... bakoitzak bere ukitua eman dio, eta denen artean “Bidean” proiektua gauzatzera iritsi dira. Uzta ederra da Larraulgo Eskolakoa"