Ingurumen Departamentuak eta Udalak kargagailu elektrikoen estazio bat jarri dute Larraulen

Aiurri 2023ko api. 5a, 08:43

Karga-puntu bat jarri dute Larraulgo frontoian, eta Asteasun eta Zizurkilen ere jarriko dituztela iragarri du Asensio diputatuak.

 27 estazio ipiniko dira 21 udalerritan: Abaltzisketa, Alegia, Alkiza, Altzaga, Amezketa, Arama, Asteasu, Beizama, Berastegi, Berrobi, Elduain, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Itsasondo, Larraul, Leaburu, Lizartza, Ormaiztegi eta Zizurkil.

Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatua:

“Gure lurraldeak eta gure udalerriek klima-aldaketari aurre egin ahal izateko, garapen iraunkorreko eredu berriak bultzatu behar ditugu. Gipuzkoaren lehentasuna da, garraioa baita berotegi-efektuko gasen isurien iturri nagusia gure lurraldean. Proiektu honen bidez beste urrats bat eman nahi dugu, trantsizio energetikoaren eta mugikortasun jasangarriaren politikak bateratuz”.

Maite Arana, Larraulgo alkatea:

“Hau da Larraulgo Udalak mugikortasun eta iraunkortasun gaietan hartutako konpromisoaren adibide garbia. “Larraulgo TEK proiektua herritarrei zabaltzen die, udalerriko autokontsumorako energia komunitatearen partaide eta onuradun bihurtuz”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!