Larraulgo jaiak 2023

Distopia elektrotxaranga San Bartolome egunean

Aiurri 2023ko abu. 18a, 08:19

Abuztuaren 24an, gaueko 22:00tan hasita, musika taldeak jendetza erakarriko duela espero da

Aspaldiko San Bartolome egun jendetsuena izango da aurtengoa, Distopiaren emanaldia iragarri baitute. Sortu zenetik jendetza erakartzeko gaitasuna erakutsi du  Aiztondoko partaideak dituen taldeak. Donostiako Jaietan Piratak gunean aritu ostean, iritsiko dira Larraulera. Musika ibiltaria, errepertorio ezagunean oinarrituta, izan ohi dira elektrotxarangen bereizgarriak. Azken urteotan festazaleen arreta bereganatu dute. Distopia Aiztondon sortu eta denbora tarte txikian Euskal Herri osoan emanaldiak eskaintzen hasi ziren.

 

Sanbartolome eguna 2023

Abuztuak 24, osteguna

11:00 Meza Nagusia.
11:30 Haurren jolasak.
12:00 -14:00 Hamaiketako herrikoia.
18:30 Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak.
20:00 Karretilaren zozketa.
20:00 Gazte sentitzen direnen barrikote mozorrotua eta lehiaketa.
22:00 Distopia elektrotxaranga.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!