Gazteen idatzia
Jaiak antolatzeko orduan, txosnari lotutako hainbat kontu eztabaida iturri izan dira. Besteak beste, txosnak jartzeko baldintzak eta bertatik atera daitezkeen irabazi-galerei loturiko xehetasunak. Txosna herriko plazan jarrita badago ere, "Herriko gazteek" sinatutako gutunean adierazten da ez dutela txosnan lan egingo. Minduta sentitzen dira: "Urte askotan zehar gazteak festetako parte aktibo bat izan gara, festak aurrera ateratzeko lagunduz, eta orain jaso dugun tratu honekin ez gara batere baloratuak sentitu".
Era berean, hainbat ekitalditan ez dutela parte hartuko iragarri dute: "Gaurkoan triste gaude, baina etorkizun hobeago bat eraikitzeko asmoz hartutako erabakia izan da".
Udalaren erantzuna
Erantzuna, bere horretan, ez da izan. Ez diote idatziari erantzun zehatzik emango. Kontutan hartzen dituzte idatzian jasotakoak, etorkizunera begira hobetze aldera, baina bitartean aurtengo jaiez gozatzeko deia luzatu nahi diete herrikideei.