Hastear da Kultur Astea, Larraulen

Aiurri 2023ko aza. 20a, 11:40

Asteartean abiatuko da ipuin kontaketa saioarekin. Datozen egunetarako hitzaldia, kontzertua, jolasak, irteera eta otorduak antolatu dituzte.

Azaroak 21, asteartea

17:00 Ipuin Kontaketa. Betzaidaren eskutik. Euskal Herrian sortu eta egindako ipuin berezi eta ederrak, kontzientzia sortzeko. Liburutegian.

Azaroak 22, asteazkena

19:00 Historia independentea, Mintzaldi Ilustratua. Asisko Urmenetaren eskutik Euskal Herriko historia independentearen mintzaldi ilustratua izango da Antton Amonarriz eraikinean.

Azaroak 23, osteguna

17:00 Gure plaza, txo! Herri-kirol ginkana. Murgil frontoian askotariko herri-kirolen ginkana egingo dute herriko gazteek.

Azaroak 24, ostirala

20:00 Kontzertua, Petti. Kontzertu akustikoa, bakarlari lanetan izango da San Esteban elizan.

Azaroak 25, larunbata

11:00 Ontzi Tibetarren kontzertua. Eguraldia lagun bada zuzeneko emanaldia Argibel gainean izango da. Eguraldi txarrarekin Antton Amonarriz eraikinean.

16:30 Gure plaza, txo! Altxorraren bila sukaldean. Joko berezia izango da osagai ezberdinez osatuta. Herriko plazan izango da eta dagoeneko izena emateko aukera zabalik dute herriko gaztetxoek.

19:30 Antzerkia, Kutsidazu Bidea, Ixabel. Txalo Talo antzerki taldea: umorez betetako antzezlana da, aski ezaguna euskal antzerkigintzan. Antton Amonariz eraikinean.

Azaroak 26, igandea

10:00 Mendi irteera, herrian barrena. Ibilbide zirkularra egingo da, bi orduko iraupenekoa.

18:00 Gaztain eta talo jatea Katillutxulo Elkartean. Boluntarioak behar dituzte. Laguntzeko prest dagoenak, talo jotzen edo zerbitzatzen, 634 289 327 telefono zenbakira deitu behar du.

Azaroak 29, asteazkena

18:00 Hitzaldia, Treba Gurasoak:Zer egin dezakegu gure haur eta nerabeek sexualitate aske eta osasuntsu bat izan dezaten? Hizlaria: Eider Goiburu. Izen-ematea: 634 289 327.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!