Larraulgo Ekomuseora bisita gidatua, igandean

Ainhoa Gil 2024ko urt. 26a, 20:07

Landa inguruko bizimodua antzina nolakoa izan zen hobeto ezagutzeko aukera ematen du Larraulgo Ekomuseoak. Baserria, erlijioa, sagardogintza, etxea... gai ezberdinei lotutako hainbat objetu eta material biltzen ditu museoak. Igande honetan bisita gidatua egingo dute, 12:30etan hasita. Parte hartzeko, beharrezkoa da izena ematea whatsapp bidezko mezua bidalita: 634 28 93 27

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!