Mikroipuin lehiaketako sari-banaketa ekitaldia egin dute gaur Larraulen

Ainhoa Gil 2024ko ots. 23a, 19:50

Arratsalde goxoa pasa dute Larraulen. Mikroipuin lehiaketako sari-banaketa ekitaldia egin dute gaur udal liburutegian. Ixabel Agirrerasobek ipuin sorta bat kontatu du lehendabizi, eta ahozkotasuna lantzen, jolasean aritu dira ondoren gerturatu direnak. Sariak banatuta, txokolate beroa dastatuz eman diote amaiera arratsaldeari.

Ipuin laburra eta ilustrazioa aurkezten dute sariketako parte-hartzaileek. Hamaika lan aurkeztu dituzte aurtengo edizioan, eta gaur egin dute sari-banaketa ekitaldia.

Goxo pasa dute arratsaldea udal liburutegira hurbildu direnek. Ixabel Agirresarobek gidatu du saioa eta datozen edizioetan parte hartzeko gonbita luzatu die bertaratu diren haur eta helduei. Hauexek izan dira idazle sarituak:

A maila:

1. Mael Sanchez

2. Jakes Aranburu

B maila:

1 Ekhi Ruiz

2. Oinatz Mujika

Aipamen berezia: Elene Azkue

Ilustrazio onenaren saria: Xuban Mujika.

Parte-hartzaile guztik jaso dute oroigarria eta amaieran, txokolate beroa dastatu dute guztiek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!