Sua pizteko hitzordua Larraulen, San Juan bezperan

Irune Alfonso 2024ko ekainaren 20a

San Juan gaua ospatuko da urteroko legez, ekainaren 23an, Larraulen. Urteroko ohiturak mantenduz, sua prestatzeko auzolana egingo dute herrian, arratsaldeko 17:30etatik hasita 20:00ak bitarte, ondoren, barrikoteaz gozatzeko aukera izango dute larrauldarrek. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!