Larraulera iritsi dira Bertso Udalekuak

Aiurri 2024ko uzt. 9a, 10:52

Larraulen eman zaie hasiera aurtengo Bertso Udalekuei. Hala, atzoko egunez Aiztondon lur hartu zuten 12-13 urte bitarteko dozenaka bertsozalek, uztailaren 14ra bitarte, errimez gozatzeko prest. Bertsozale Elkarteak adierazi bezala Euskal Herri osoko 159 gaztetxok eta 34 hezitzailek hartuko dute parte 26. edizioa duten Bertso Udalekuetan. 

Behin lehen txanda amaituta, adinaren araberako beste egonaldi batzuk ere izango dira: 

  • Bigarren txanda: Bidarrai (Behe Nafarroa), 16-18 urte bitarkoak. Uztailaren 14tik 25era. 
  • Hirugarren txanda: Zuhatza (Araba), 9-11 urte bitartekoak. Uztailaren 24tik 28ra.
  • Laugarren txanda: Uitzi (Nafarroan), 4-15 urte bitartekoak. Uztailaren 25etik 31ra.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!