San Bartolome eguna ospatuko dute gaur

aiurri 2024ko abu. 24a, 09:38

Usadioari jarraituz, San Bartolome eguna ospatuko dute gaur, egun osoan. Honako egitaraua prestatu dute: 10:30etan, argazki herrikoia; 11:00etan, meza nagusia; 12:00etan, hamaiketako herrikoia; 18:00etan, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariekin erromeria (tartean, karretila zozketatuko da); eta azkenik, 20:00etan Sardin-jatea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!