Goiz partean, meza eta hamaiketako herrikoia izan ziren. Pedro Uranga apaizak eman zuen mezan, udal korporazioko kideek hartu zuten parte, Maite Arana alkatea buru zutela eta herriko banderarekin.
Mezaren amaieran, San Bartolomeren erlikia gurtu zuten eliztarrek, Lontxo Oiartzabal organo-jolearen doinupean.
Ondoren, Joxe Amonarriz, Iban Ortiz, Xabi Mujika, Yolanda Etxeberria eta Begoña Saralegi herritarrek Katillu Txulo elkartean prestatu zituzten salda beroa, txorixoa eta haragi egosi goxoekin gozatzeko aukera eduki zuten jaiak ospatzera plazara hurbildu zirenek.
Arratsaldean, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariekin erromeria bizia egin zuten, eta baita ere sardin-jatea. Opariz betetako karretila ere zozketatu zuten.