Herri eskolatik mozorrotuta eta margotuta aterako dira haurrak eta elkartera joango dira txokolatada bero eta goxoa hartzera. Ondoren, Gau Beltzeko ginkanan jolasteko aukera izango dute herrian barrena eta azkenik, beldurrak sutara botako dituzte herriko plazan.