Larraulgo artisau eta ekoizle azoka, bertan behera

Aiurri 2024ko aza. 24a, 10:22

Kultur Astean murgilduta dago Larraul. Artisau eta ekoizleen azoka egitekoa zuten gaur goizean, baina haizete gogorraren eraginez bertan behera uztea erabaki dute. Azokaz gain, pintxo lehiaketa eta herriko gaztetxoen musika eta dantza emanaldia zituzten aurreikusita goizean, eta guztiak bertan behera geratu dira, baita iluntzeko talo eta gaztain-jatea ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!